Skip to main content
01

Los problemas de salud uno a uno:

Hiato-etena

Hernia de hiato :: Ezagutu beste zerbait

Ezagutu beste zerbait

Erantzuna duten galderak

Otordu baten ondoren ondoezik sentitu ez arren, antiazidoak hartu behar dira?

Ez. Azidotasuna sortzen denean soilik hartu behar dira, eta hori prebenitu egin daiteke elikadura zainduz eta bestelako neurri ez-dietetikoak hartuz.

zer gertatzen da egunero antiazidoak hartzen baditugu?

Antiazidoek gutxitu egiten dute gure organismoak zenbait bitamina eta mineral (tiamina edo B1 bitamina, A bitamina eta fosforoa) xurgatzeko gaitasuna. Beraz, funtsezkoa da elikadura askotarikoa, orekatua eta azaldutako gomendioen araberakoa izatea, mantenugai horien defizitak gerta ez daitezen. Era berean, botikak behar bezala erabili behar ditugu, eta ez gehiegi.

Eztabaida, zientzialariek hitz egiten dute

Askotan, hiato-herniak pertsona gizena denean baino ez ditu sintomak eragiten, eta, beraz, tratamendu onena pisu-galera da: pazienteen %90ek sintomatikoki hobera egiten dute pisu egokira iristean. Nolanahi ere, errefluxua (ez da komeni jan ondoren etzatea edo errefluxua sortzen duten elikagaiak edo edariak sartzea) eta makurtzea eskatzen duten zereginak (hobe da kokoriko jartzea makurtzea baino) edo presio abdominala handitzen dutenak saihestu behar dira. Botika batzuek mina arintzen dute, baina ez dute prozesua sendatzen. Antiazidoak edo zimetidina edo erranitidina bezalako beste botika batzuk dira erabilienak, adituek ematen duten aholku dietetikoarekin batera.

nola prestatu eta ondu?

Elikagaiei gantz gutxien ematen dieten sukaldaritza-teknikak hautatu: uretan egosia edo egosia, lurruna, galdarraztatua, sueztitua, plantxa, labea eta papillotea.

Neurrian erabili: frijituak, arrautzaztatuak, birrineztatuak, gisatuak eta erregosiak (azken horiek, hotzean koipea kentzeak hobetu egiten du horien kontserbazioa eta nutrizio-kalitatea).

Janaria gustagarriagoa izan dadin, hainbat ongailu erabil daitezke:

  • Azidoak: Sagar-ozpina eta limoi-zukua ardo-ozpinarekin aukeratzea, bakoitzaren tolerantziaren arabera.
  • Aliazeoak: Saihestu urdaileko jariakinak estimulatzen dituzten karminatiboak (baratxuria, tipula, txalota...), norberaren tolerantziaren arabera.
  • Belar usaintsuak: Ohiko errezetetan digestioari laguntzen dioten belarrak sartzea komeni da, hala nola estragoia, aneta, erramua, ezkaia, erromeroa, mejorana eta beste belar aromatiko batzuk.
  • Saihestu espezia sendoak, piperbeltza (beltza, zuria, cayennoa eta berdea), piperrautsa eta pipermina.