Skip to main content
01

Los problemas de salud uno a uno:

Hiato-etena

Hernia de hiato :: Gomendatutako menua

Gomendatutako menua

Errezeta: Kalabazin-krema ogi txigortuekin

Osagaiak (4 pertsona)

  • 2 kalabazin
  • 2-3 baratxuri
  • tipula bat edo bi porruren zati zuria
  • 2 baso esne gaingabetu
  • 4 gaztatxo light
  • gatza eta 3 moldeko ogi xerra

Egiteko modua

Erregosi kazola batean olioarekin baratxuri txikitua eta tipula juliana eran, eta gehitu kalabazin zatitua azalik gabe eta gatza. Dena ondo 'sueztituta' dagoenean, gehitu esne-basoa eta utzi irakiten.

Jarri nahastea ontzi batean eta birrindu irabiagailuarekin; gehitu gaztatxoak eta beste esne-basokada, eta txikitu homogeneoa geratu arte. Jarri krema berriro lapikoan eta eman irakinaldi bat. Txigortu ogia xigorgailuan, kendu ertzak eta moztu lauretan xerra bakoitza.

Krema ogiekin apaintzen da zerbitzatu aurretik, bigundu ez daitezen.

Menu bikaina plater honetarako

Gosaria

  • Baso bat esne erdigaingabetu txikoria edo maltarekin, txigortuak, gurina eta marmeladarekin.

Bazkaria

  • Kalabazin-krema ogi txigortuekin.
  • Legatza saltsa berdean.
  • Sasoiko fruta heldua eta ogia.

Askaria

  • Mamia, ogitartekoa, indioilar-fianbrea.

Afaria

  • Letxuga, tomate, azenario eta erremolatxa entsalada.
  • Solomo frijitua patata-purearekin.
  • Sasoiko fruta heldua eta ogia.