Los problemas de salud uno a uno:
Glutenarekiko intolerantzia

Sarrera
Zeliakia hesteetako gaixotasun kroniko nahiko arrunta da, eta malabsortzioa eragiten du heste mehar proximaleko (urdailetik hurbilen dagoen heste zatia) mukosaren alterazioaren ondorioz; haurtzaroan (ohikoena) edo helduaroan ager daiteke lehen aldiz.
Garian, zekalean, oloan, garagarrean eta tritikalean (gari eta zekale hibridoa) eta ale horiek dituzten elikagaietan dauden proteinen multzoa da glutenarekiko intolerantzia. Zehazki, gladina da glutenaren osagaietako bat, patologia hori duten pertsonentzat toxikoa den substantzia. Dietan glutena duten elikagaiak sartzean, sintomatologiari ekiten zaio: suminkortasuna, jangurarik eza, distentsioa eta abdomeneko mina, sabel-libratze sarriak, kiratsak, apartsuak eta bolumen handikoak, batzuetan gonbitoekin batera. Sarritan, zenbait mantenugairen eskasia izaten da, batez ere bitaminen eta gatz mineralen eskasia.
Heste-sintomak eta hazkuntzaren atzerapena ohikoak dira bizitzako lehen urteetan diagnostikatutako haurretan. Pertsona helduaren garapenean, sintoma estraintestinalak agertzen dira, hala nola taila baxua, anemia ferropenikoa (ikus Anemiak atala), garapen-atzerapena, etab.
Informazio gehiago:
FACE Espainiako Zeliakoen Elkarteen Federazioa
Página web: https://www.celiacos.org