Skip to main content
01

Los problemas de salud uno a uno:

Anemia (azido folikorik eza)

Anemia (carencia de ácido fólico) :: Sarrera

Sarrera

Folatoak eritrozitoen edo globulu gorrien eraketan, garapenean eta heltzean parte hartzen duten elikagaien osagaiak dira, eta oxigenoa garraiatzen dute biriketatik organismoko zelula guztietara.

Folatoen gabeziak anemia megaloblastiko baten agerpena dakar, globulu gorri handi eta heldugabeekin. Sintomak, maiz, bat datoz beste anemien sintomekin: nekea, suminkortasuna, apetarik eza, goragalea, beherakoa, mingain mingarria, ahoko ultzerak eta ile-galera.

Odoleko folato-metaketa normalekin eta dieta desegokiarekin, urritasunak lau hilabete inguru behar ditu garatzeko, baina egoera horrek luzaroago irauten badu, metaketak agortu egingo dira eta anemia agertuko da. Gainera, heste-xurgapen txarra eragiten duen edozein arrazoik defizita areagotzen du; hori dela eta, gaixotasun zeliakoa duten pertsonek (ikus Zeliakiari buruzko kapitulua) eta ohitura alkoholikoa dutenek anemia hori garatu ohi dute.

Eguneko gutxieneko folato-kopurua oso lotuta dago gorputz-hazkundearekin. Hala, haurdunaldian, haurdun ez dagoen emakumearen beharrak handiagoak dira, odol-bolumena handitu egiten delako eta, ondorioz, globulu gorriak gehiago sortzen eta heltzen direlako. Dieta egoki batekin folato kopuru egokia har daitekeen arren, emakume haurdun askok ez dute bitamina hori hartzeko gomendatzen den kopurura iristen. Hori, batez ere, egoera sozioekonomiko ahulean dauden taldeetako emakumeetan gertatzen da, baita behar handiak dituztenetan ere (haurdunaldi anizkoitza, xurgapen txarreko egoerak). Bitamina horren eskasia hazkuntzaren atzerapenari eta neurona-hodiaren akatsei lotuta dago, etorkizuneko seme-alaben arantza bifidoa den aldetik. Nolanahi ere, gabezia horrek gorputz masa galtzea eta, beraz, pisua galtzea dakartza.