Los problemas de salud uno a uno:
Zistitisa

Sarrera
Zistitisa maskuri barruko hantura da, normalean infekzio batek eragindakoa. Maskuriko paretak sumindu eta hanpatu egiten dira. Hasiera batean, uretran dagoen infekzio bat izan daiteke, non bakterioak ugaldu eta maskurirako bideari jarraitzen dioten. Hesteetarako kaltegarriak ez diren bakterioek zistitisa sor dezakete gernu-aparatuan sartzera iristen direnean, eta ureterretatik igaro eta giltzurrunetaraino ere irits daitezke.
Escherichia Coli bakterioa da zistitis gehienen ohiko eragilea.
Idorreria-egoerek, antibiotikoak hartzeak eta banakako aurre-disposikoiak zerikusia dute gernu-infekzioak izateko arrisku handiagoarekin, bai eta egunean zehar behar adina likido ez hartzearekin ere.
Tratamendu mediko eta farmakologikoarekin batera, higiene-neurriak eta aholku dietetikoak hartu behar dira beti, eta likido ugari edatearen garrantzia nabarmendu behar da.