Skip to main content
01

Los problemas de salud uno a uno:

Laktosarekiko intolerantzia

Intolerancia a la lactosa :: Sarrera

Sarrera

Esnean modu naturalean dagoen azukrea da laktosa. Digeritzeko, giza organismoak hesteetako mukosan gertatu ohi den laktasa entzima behar du, laktosa unitate txikiago bihurtzen duena (glukosa eta galaktosa). Laktosarekiko intolerantzia digestio-hodian laktasa gutxitzearen edo ez izatearen ondorio da. Laktosarekiko intolerantziaren kausa sortzetikoa izan daiteke, metabolismoaren akats nahiko arraro baten ondorioz laktasa jaiotzetik falta delako, edo hartua izan delako. Azken hori partziala edo osoa izan daiteke, eta haurtzaroan, nerabezaroan edo helduaroan has daiteke. Bi edo hiru urtetik aurrera heste-mukosako zeluletan laktasa pixkanaka murriztearen ondorio izan daiteke, horren arrazoia zein den jakin gabe, edo birus batek, bakterioek, antibiotikoek edo kimioterapiak, beherako infekziosoek, hesteetako hanturazko gaixotasun kronikoak, gaixotasun zeliakoak, alkohol gehiegi edateak eta abarrek heste-mukosari eragindako erasoaren ondorio.

Laktosa duten elikagaiak hartu eta 30 minututik 2 ordura agertzen dira sintomak, gehienetan flatulentziarekin, hesteetako kolikoarekin eta beherakoarekin batera. Sintomak 3 eta 6 ordu geroago desagertzen dira. Horiek gertatzen dira heste meharrean digeritzen ez den laktosa lodira igarotzen delako eta han heste-florako bakterioek hartzitzen dutelako hidrogenoa eta beste gas batzuk sortuz.