Skip to main content
01

Los problemas de salud uno a uno:

Anemia ferropenikoa (burdinarik eza)

Anemia ferropénica (carencia de hierro) :: Sarrera

Sarrera

ANEMIA FERROPENIKOAREN EZAUGARRI NAGUSIA DA BURDIN ORGANIKOEN METAKETAK JAITSI EGITEN DIRELA, eta, aldi berean, hemati edo globulu gorrien kopurua murrizten dela. Organismoak 4 gramo burdina ditu, eta horietatik gehienak (2,5 gramo inguru) proteina bati lotuta daude (transferrina), hemoglobina osatuz. Molekula horrek garraiatzen du oxigenoa biriketatik zelula guztietara. Beraz, burdina ezinbestekoa da hemoglobina eratzeko. Gibelean, barea eta hezur-muina ferritina gisa metatzen dira, eta ferritina hori da organismoan burdinaren erreserba.

Pertsona heldu batek, egunero, 1 miligramo burdina galtzen du larruazalean, mukosetan, gorozkietan eta gernuan zehar. Emakume ugalkorrak galera handiagoak ditu hilekoaren bidez. Haurdunaldian, anemia-maila jakin bat dago, fetuak burdin gehiago eskatzen duelako eta, horrekin batera, odol-bolumen zirkulatzailea handitzen delako. Helduetan, odol-galera kronikoa edo mineral horren xurgapena murriztea izaten da kausarik ohikoena, duodenoari -burdina xurgatzen den urdailetik hurbil dagoen hestearen zati bat- eragiten dioten gaixotasunengatik (ultzerak, hemorroideak, hesteetako hantura-gaixotasuna...). Umeek askotan anemia mota hau izaten dute garapen eta hazkuntza azkarreko aldietan, mineral honen beharren areagotzearen ondorioz.

Burdina behar bezala ez hartzeagatik sortzen den anemia ferropenikoari nutrizionala esaten zaio, eta gure ingurunean ohikoena da, baita garatuko duguna ere. Elikadura eskasa edo monotonoak lagundu egin dezake burdina gutxi jaten.

Sintomak beste anemien antzekoak dira: nekea, zurbiltasuna, ahulezia. Hasiera gaiztoa izaten da. Larruazala, mukosak eta azazkalak zurbil daude hemoglobina gutxituta dagoelako. Anemia eboluzio luzekoa bada, mihiko dastamen-papilen atrofia aurki daiteke.

Informazio gehiago:

Hematologia eta Hemoterapiako Espainiako Elkartea

tel.: 91 409 61 07

Página web: www.sehh.es

Correo electrónico: [email protected]