Los problemas de salud uno a uno:
Hipertriglizeridemia (triglizerido ugari)

Sarrera
Hipertriglizeridemiaren ezaugarri nagusia da plasmako triglizeridoak 200 miligramotik gora igotzen direla odoleko dezilitro bakoitzeko. Triglizeridoak elikagai jakin batzuk janez hestean sortzen diren lipido mota bat dira (gantz-produktuak, gantz mota edozein dela ere -saturatua edo insaturatua-, elikagai azukretsuak eta alkohola); hala ere, organismoak berak sintetizatzen ditu gibelean. Dirudienez, patologia hori ez da arterosklerosia izateko arrisku-faktore garrantzitsua, 50 urtetik aurrera izan ezik, orduan jo behar baita triglizerido handien intzidentzia arrisku-faktore nagusitzat.
Jatorria genetikoa izan daiteke, eta horrek familia bereko hainbat kideri eragingo die, edo osasunarentzat kaltegarriak diren elikadura- eta bizi-ohiturek eraginda. Sarritan, beste egoera batzuen ondorioz agertzen dira, hala nola obesitatearen, diabetesaren eta HDL (kolesterol ona) maila baxuagoen ondorioz.
Informazio gehiago
Bihotzaren Espainiako Fundazioa.
Guadalupeko Andre Mariaren kalea 5 eta 7. 28028 Madril
tel.: 917 24 23 70-73
Página web: secardiologia.es
Correo electrónico: [email protected]