Los problemas de salud uno a uno:
Hipertriglizeridemia (triglizerido ugari)

Erantzun dietetikoa
Jarraibide dietetikoa aztertzerakoan, komeni da jakitea gantz guztiak hartzeak zehazten duela hesteetako triglizeridoen sintesia, eta gibeleko triglizeridoen sorrera, berriz, dietako kaloria guztien eta gantz guztien araberakoa da. Beraz, kaloria-ekarpena pertsonaren beharretara egokitzeak, guztizko gantz-kantitatea kontrolatuz, gaixotasun hori kontrolatzen lagunduko du.
Bestalde, obesitateak, alkohol kontsumoak eta azukre sinple gehiegi hartzeak hipertriglizeridemia hauspeatzen dute maiz; beraz, dieta hipokalorikoa aplikatu beharko da gehiegizko pisua edo obesitatea izanez gero pisua murrizteko, alkohola erabat desagerrarazteko eta azukre sinpleak murrizteko. Triglizeridoen maila, bigarren mailan, beste gaixotasun batzuen gainetik dagoenean, tratamenduak, lehenik eta behin, oinarrizko prozesuak kontrolatzera jo behar du.