Skip to main content
01

Los problemas de salud uno a uno:

Hipertriglizeridemia (triglizerido ugari)

Hipertrigliceridemia (Triglicéridos elevados) :: Medikuaren erantzuna

Medikuaren erantzuna

Bihotzaren Espainiako Fundazioak jakinarazi duenez, Espainian, gure inguruko beste herrialde batzuetan bezala, gaixotasun kardiobaskularrak dira heriotza-kausa nagusia, eta, aldi berean, ohartarazi du gaixotasun horien ehuneko handi bat saihestu daitekeela behar bezala diagnostikatzen eta tratatzen badira. Bihotzari gehien eragiten dioten patologien artean, odoleko triglizeridoak odol dezilitro bakoitzeko 200 miligramo baino gehiago izatea dago (betiere, gaixoa beste gaixotasun batengatik tratamenduan ez badago). Adituek diotenez, triglizeridoen mailak pisuarekin duen lotura estua ezaguna da. Hori dela eta, pisu handia duten pertsonek izaten dituzte mailarik handienak.

Odoleko triglizeridoen maila fidagarriak finkatzeko gutxienez 12 orduko barauaren garrantzia azpimarratzea komeni da. Detektatu ondoren, medikazioa hartu behar da lehenik, medikuaren aginduei jarraituz. Bigarrenik, adierazten da medikuari jakinarazi beharko diola farmakoaren albo-ondorio oro edo hark eragindako edozein molestia. Eta, hirugarrenik, mailak jaistera bideratutako dietari zorrotz jarraitzea.