Los problemas de salud uno a uno:
Anemia kaltegarria (B12 bitaminaren gabezia)

Medikuaren erantzuna
Odoleko globulu gorrien kopurua edo hemoglobina-edukia murrizteak eragiten duen gaixotasuna da anemia, eta odol-galeraren (odoljarioa), organismoak odol gutxi sortzearen edo globulu gorrien prozesu suntsitzaile baten ondorio izan daiteke. Globulu gorrien maila baxu horiek sintoma gogorrak eragiten dituzte batzuetan: ahulezia, zorabioak, buruko mina, suminkortasuna, hesteetako arazoak eta beste. Horietako edozeinek jarraitzen badu, berehala joan behar da medikuarengana. Odol-analisi oso bat egingo du, anemiaren maila edo larritasuna adierazten duena, eta, batzuetan, haren arrazoia aurkitzen laguntzen du, globulu gorrien kopuru osoa, hemoglobinaren balioak, globulu zurien edukia eta haien arteko bereizketa eta plaketa kopurua (odoleko elementuak) zehazten baititu.
Hainbat anemia-mota daudenez, horietako bakoitzak tratamendu desberdina eta espezifikoa behar du, medikuaren aginduei jarraituz. Garrantzitsuena da elikadura ona izatea, aipatutako sintomei adi egotea eta horietako edozein agertzen denean medikuarengana joatea. Ezin dugu ahaztu anemiak bihotz-gutxiegitasuna eragin dezakeela, eta haren ondorio larri eta kaltegarriak eragin.