Osasun arazoak, banan-banan:
Laktosarekiko intolerantzia

Medikuaren erantzuna
Elikagaiek, kasu jakin batzuetan, kontrako erreakzioak eragin ditzakete, eta horrek kalte egiten dio elikagaia daukan pertsonaren osasunari. Erreakzio horiek toxikoak izan daitezke; gehienetan, alterazio entzimatikoen edo kausa ezezagunen ondorioz sortutako intolerantzia (erreakzio horiek dira ohikoenak); eta immunologikoak (ohiko erreakzio alergikoak eta kausa immunologikoko beste prozesu batzuk, hala nola laktosarekiko intolerantzia).
Laktosarekiko intolerantzia adierazten duen koadro susmagarri baten aurrean, jokabide honi jarraitu behar zaio: lehenik eta behin, segurtasun-diagnostiko bat egin behar da, historia kliniko zehatz eta gidatu baten bidez eta proba diagnostikoak eginez (azaleko probak, laborategikoak eta probokaziokoak edo baztertze-dietak). Oinarri-tratamenduaren bidez, kontrako erantzuna eragiten duen elikagaia saihesten da. Intolerantzian zehar agertutako sintomen tratamendua koadro bakoitzaren ezaugarrien araberakoa da.
