Skip to main content
01

Osasun arazoak, banan-banan:

Laktosarekiko intolerantzia

Intolerancia a la lactosa :: Gomendio dietetikoak

Gomendio dietetikoak

  • Elikadura askotarikoa eta orekatua izatea, hezurren eta hortzen osaeran parte hartzen duten elikagai guztietan kaltzio-defizitik ez dagoela bermatzeko.
  • Kaltzio ugariko elikagaien bi anoa egunean hartzea ziurtatu: laktosarik gabeko esnea, soja esnea, jogurta edo gazta (tolerantziaren arabera).
  • Dietan zenbait gazta-mota sartzea, mantxako gazta ondua eta roquefort izenekoa, adibidez. Kaltzio-iturri ona dira, eta laktosa gutxi dute.
  • Sartu kaltzio ugari duten beste elikagai batzuk: hezur eta guzti jan daitezkeen arrainak (latako sardinak, antxoak...), lekaleak, fruitu lehorrak, soja eta eratorriak.
  • Kaltzioa organismoan D bitamina kopuru nahikoa dagoenean baino ez da erabiltzen eta xurgatu egiten da. Bitamina hori arrautzetan eta arrainetan aurkitzen da.
  • Jakiak askotarikoak eta erakargarriak izan daitezen saiatzea, eta, horretarako, soja-esnea edo laktosa gutxiko esnea sartzea hainbat plater egiteko: kroketak, bexamela, barazki-kremak, hainbat saltsa, etxeko postreak, fruta- eta esne-irabiakiak, etab.