Skip to main content
01

Los problemas de salud uno a uno:

Glutenarekiko intolerantzia

Intolerancia al gluten :: Gomendio dietetikoak

Gomendio dietetikoak

  • Elikadura askotarikoa eta orekatua, nutrizio-gabeziak saihesteko.
  • Glutenik gabeko elikagai naturalen kontsumoa sustatzea (glutenik gabeko zerealak: arroza, artoa, artatxikia eta basartoa, barazkiak, frutak, lekaleak, esnea eta deribatuak, haragiak, arrainak eta arrautzak), "glutenik gabeko" produktu manufakturatuen kontsumoa kasu edo egoera jakin batzuetarako erreserbatuz.
  • Glutenik gabeko ogiaren ordezkoak erabili (arroza, artoa, patatak eta lekaleak) karbohidrato eta kaloria kopuru egokia mantentzeko.
  • Astean 5 arrautza ere onartzen dira, digestioa errazteko moduan prestatuak: tortilla frantsesa, tortilla askotarikoak edo olio gutxirekin egindako nahaskiak, arrautza galdarraztatua, uretan pasatua edo plantxan egina.
  • Laktosarekiko intolerantzia iragankorra izanez gero, probatu jogurtarekiko eta gaztarekiko tolerantzia, eta, irauten badu, merkatuan dauden laktosarik gabeko produktuetara jo (ikus laktosarekiko intolerantziari buruzko kapitulua).
  • Arretaz irakurri elikagaien etiketak, eta saihestu fabrikatzaileak glutenik gabekotzat jo ezin dituen osagai eztabaidagarriak zerrendatzen dituztenak. "Baztertu beharreko elikagaiak" atalean aipatzen den osagairen bat etiketan ageri bada, glutenik ez dagoela egiaztatzeko, produktuaren zerrenda gaurkotua aurkeztu behar da; bestela, konpainiari deitu edo idatzi behar zaio, glutenaren edukiari buruzko informazio eguneratua eskatzeko. Osagaiak etiketan agertzen ez direnean, fabrikatzailearekin harremanetan jarri behar da, osagaiei buruzko informazio osoa eskuratzeko.