01
Osasun arazoak, banan-banan:
Glutenarekiko intolerantzia

Gomendatutako menua
Errezeta: Azpizuna onddo-saltsarekin

Osagaiak (4 pertsona)
- 4 azpizun xerra
- 2 patata
- 250 gramo onddo
- baso bat esne
- piperbeltz beltza
- 2 baratxuri-ale
- oliba olioa eta gatza
Egiteko modua
Bota gatza eta piperbeltza haragiari, eta egin plantxan su bizian. Erregosi onddoak eta baratxuriak su motelean. Sueztituta daudenean, gehitu esnea, utzi minutu batzuetan egosten eta xehatu osagaiak. Estali azpizuna saltsa honekin. Patata frijituekin lagundu daiteke, eta gehiegizko olioa xukatzen utzi paper xurgatzailean.
Plater honentzako menu egoki bat
Gosaria
- Baso bat esne. Glutenik gabeko ogia, gaztanbera eta marmelada (ikusi etiketak). Laranja-zuku naturala.
Bazkaria
- Indaba zuria kalabazarekin.
- Azpizuna onddo-saltsarekin.
- Glutenik gabeko ogia eta sasoiko fruta.
Askaria
- Esnea glutenik gabeko galletekin eta zuku naturala.
Afaria
- Juliana zopa tapioka puruarekin.
- Mihi-arraina plantxan perrexilarekin eta limoiarekin.
- Glutenik gabeko ogia eta melokotoia etxeko almibarretan.
