Skip to main content
01

Osasun arazoak, banan-banan:

Behazun-maskuriko kalkuluak

Cálculos en la vesícula biliar :: Gomendatutako menua

Gomendatutako menua

Errezeta: Arroza jardinera eran

Osagaiak (4 pertsona)

  • 250 gramo arroz
  • salda koipegabetua edo ura
  • lekak
  • arto egosia
  • tomate freskoa dadotan
  • tipula
  • 4 makilatxo arrain edo txaka
  • gatza

Egiteko modua

Sueztitu barazkiak eta txaka olio pixka batekin, gehitu arroza eta gatza eta nahastu. Gehitu salda eta utzi irakiten.

Sua jaitsi eta 15 minutuz eduki. Itzali sua eta utzi egonean arroza 5-10 minutuz. Apaindu perrexil xehatu pixka batekin.

Plater honentzako menu egoki bat

Gosaria

  • Baso bat esne gaingabetu eta ogi txigortua marmeladarekin.

Bazkaria

  • Arroza jardinera eran
  • Txahal-azpizuna plantxan patata-purearekin (esne gaingabetuarekin eta olio edo gurin gutxirekin egina).
  • Sasoiko fruta heldua eta ogia.

Askaria

  • Jogurt gaingabetua, indioilar-fianbrea eta gazta lighta.

Afaria

  • Fideo-zopa, gutxi kontzentratutako salda koipegabetutik abiatuta.
  • Zapo egosia tomate-saltsarekin.
  • Sasoiko fruta heldua eta ogia.