Skip to main content
01

Los problemas de salud uno a uno:

Nerbio-anorexia eta bulimia

Anorexia y bulimia nerviosas :: Prebentzioa eta tratamendua

Prebentzioa eta tratamendua

nola lagundu gaixotasun horien prebentzioan?

Familiak berak, ikastetxeek, erakunde ofizialek eta informazio-bitartekoek elkarrekin esku hartu behar dute.

Populazio orokorrari dagokionez, funtsezkoa da edertasun-kanonen erlatibismoaz -edertasunak ez du zorionik-, kontrol profesionalik gabeko dietak egiteak duen arriskuaz eta pisuarekiko eta figurarekiko obsesioaz jabetzea (pertsona bakoitza desberdina da). Hori dela eta, oso garrantzitsua da giza balio onak izatea, eta, era berean, etxean elikadura-ohitura egokiak izaten saiatzea.

zer tratamendu da egokiena EJNetan?

Larritasunaren eta gaixotasunaren estadioaren araberakoa da, baina zenbat eta lehenago detektatu, orduan eta pronostiko hobea du. Jatorria kausa anitzekoa denez, balizko konplikazio organikoak konpontzera bideratutako neurriak hartu behar ditu terapiak, behar izanez gero pisua berreskuratzeko plana eta ohitura dietetikoak berregituratzekoa, psikoterapia pertsonala eta/edo familiarra, eta, kasu batzuetan, tratamendu farmakologikoa. Terapia anbulatorioa izan daiteke, edo gaixotasuna oso aurreratuta badago eta esku-hartze drastikoa, ospitalekoa, behar badu.

Gaixotasuna garatzen ari dela sumatzen badugu, medikuarengana joan behar dugu, orienta gaitzan eta tratamendu bat proposa dezan, eta harremanetan jarri behar dugu EJNko elkarteekin eta/edo autolaguntza-taldeekin. Taldeei, senideei eta kaltetuei esker, hobeto onartzen dute arazoa, gehiago jabetzen dira gaixotasuna dela, konturatzen dira ez daudela bakarrik, ulertuago eta babestuago sentitzen dira, beren lorpenak partekatzen dituzte eta egoera berean dauden beste pertsona batzuei laguntzen diete, eta horrek satisfazio pertsonal handia ematen du.

Ikuspegi dietetiko eta nutrizionaletik, elikadura askotarikoa eta osoa egitearen garrantzia azalduko da, egunero behar adina oinarrizko elikagai hartuz, gure organismoak ondo funtzionatzeko beharrezkoak direnak.