Skip to main content
01

Osasun arazoak, banan-banan:

Anemia (azido folikorik eza)

Anemia (carencia de ácido fólico) :: Gomendatutako menua

Gomendatutako menua

Errezeta: Oilasko grekoa

Osagaiak

  • Oilasko ertain bat
  • Kilo laurden bat arroz
  • Oliba olioa
  • Baso bat ardo zuri
  • Korintoko mahaspasak
  • Pinaziak
  • Postre-koilrakada bat almendra eho
  • Parmako gazta
  • Tipula bat
  • 2 piper
  • Apio
  • Baso bat esne gaingabetu
  • Oilasko-salda
  • Azafraia (aukerakoa)
  • Intxaur muskatua
  • Gatza eta paprika koilarakadatxo bat

Egiteko modua

Tomateak zuritu eta dadotan moztu, tipula, baratxuria eta piperrak xehatuz.

Lapiko batean olioa jarri eta oilaskoa zati txikitan moztua gorritu. Gatzatu eta sueztitzen denean, gehitu barazki xehatuak eta basokada bat esne, eta utzi irakiten hamar minutuz. Gehitu azafraia oilasko-saldan disolbatua eta ardoa, eta utzi su txikian. Oilaskoa ia egosita dagoenean, mahaspasak, pinaziak eta almendra ehoa gehitzen dira. Irakiten utzi oilaskoa samur egon arte. Arroza aldez aurretik egosten da. 15 minutuz egosi ondoren, intxaur muskatuaren arraspadurarekin, paprika-koilaratxoarekin eta gazta parmesanoarekin ondu. Ondo nahastu zaporeak nahas daitezen.

Plater honentzako menu egoki bat

Gosaria

  • Baso bat esne kafearekin. Gaileta integralak.
  • Laranja-zuku naturala (koilarakada bat garagar-legamia).

Bazkaria

  • Azalorea bexamelarekin.
  • Oilasko grekoa*.
  • Ogia eta sasoiko fruta.

Askaria

  • Jogurta zerealekin eta sasoiko fruta.

Afaria

  • Entsalada berdea (berroak, espinaka gordinak, endibiak eta gruyere gazta-saltsa eta almendra xehatuak).
  • Ganba-tortilla eta tomate-saltsa.
  • Ogia eta jogurta.