Skip to main content
01

Osasun arazoak, banan-banan:

Larruazaleko gaixotasunak

Afecciones de la piel :: Medikuaren erantzuna

Medikuaren erantzuna

Azalak hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola kanpoko munduaren erasoetatik babestea, gorputzeko tenperatura kontrolatzea eta barneko ingurunearen kontrol hidroelektrikoan modu erabakigarrian eragitea.

Larruazal-mota batzuek banakako zainketak behar dituzte egunero, larruazal lehorra, seborreikoa, akneikoa eta abar izatearen arabera. Gainera, kontuan hartu behar dira inguruneko hezetasuna eta baldintza atmosferikoak. Dermokosmetikak bilakaera ikusgarria izan du azkenaldian; dermatologoek larruazal-mota eta bakoitzarentzako zainketa egokienak aholkatzen eta baloratzen dituzte.

Aurpegiko lerroak, zimurrak, pigmentazio-aldaketak eta gaiztotu aurreko lesioak eta lesio gaiztoak agertzen dira larruazalaren zahartze-prozesuan. Gaur egun, uste da ingurumenaren eraginpean dagoen larruazalean agertzen diren kalteen % 90 eguzkiak eragindakoak direla, nahiz eta beste faktore batzuek ere eragiten duten, hala nola ohitura dietetikoek eta tabako-kontsumoak, batez ere. C eta E bitaminek, karotenoideek (A bitaminaren aitzindariak) eta flabonoideek propietate antioxidatzaileak dituzte, eta eragin onuragarriak dituzte, eguzki-erradiazioak azalean eragiten duen kaltetik babesten gaituztenak. Gainera, mineral batzuek (burdinak eta zinkak) paper garrantzitsua dute ilearen eta azazkalen hazkuntzan.