01
Los problemas de salud uno a uno:
Larruazaleko gaixotasunak

Erantzun dietetikoa
Larruazala, ilea eta azazkalak egoera onean mantentzeko, elikadura orekatuaren gomendioei jarraitu behar zaie, batez ere proteinei, zenbait bitaminari, gatz mineralei eta funtsezko gantz-azidoei dagokienez. Gainera, dieta honako hauetatik libre egotea komeni da:
- Substantzia toxikoak, hala nola alkohola edo tabakoa edo beste droga batzuk.
- Elikagai edo produktu gantzatsuegiak (digeritzen zailagoak).
- Alergiak eragiten dituzten substantzia kimikoak, hala nola koloratzaile artifizialak, zenbait kontserbagarri eta beste elikagai-gehigarri batzuk.