Skip to main content
01

Osasun arazoak, banan-banan:

Gastritisa

Gastritis :: Gomendio dietetikoak

Gomendio dietetikoak

  • Ahalik eta elikadura askotarikoena hartu, eta aldi baterako bakarrik alde batera utzi molestiak sortzen dituzten elikagaiak eta azidotasuna areagotu edo mukosa gastrikoa narritatzen dutenak. Ez mugatu zure dieta behar baino gehiago.
  • Elikadura hiru edo lau hartualditan banatu (gosaria, bazkaria, askaria eta afaria). Goiz erdian kolazio bat sar daiteke, ordutegiaren eta ohituraren arabera.
  • Ez egin otordu oparo, astun edo ugaririk izan, poliki jan eta ondo murtxikatu.
  • Ez jan elikagai solidorik justu ohera joan aurretik (hartzitu egiten dute urdailean eta molestiak sortzen dituzte).
  • Ez da komeni esnea maiz hartzea (ikus "elikagai gomendatuak").
  • Gantz eta egosketa luzerik ia behar ez duten elikagai mamitsuak hobetsi.
  • Probatu zuntz ugariko elikagaiekiko tolerantzia (barazki egosi osoak, entsaladak, lekaleak, labore integralak, fruitu lehorrak eta fruta lehorrak...).
  • Ez hartu elikagai oso gaziak edo onduak eta eskabetxeko kontserbak.
  • Kafearen, kafeinagabearen eta tearen ordez (urdail-jariaketa estimulatzen dute), hartu txikoria, malta edo infusio leunak (erromeroa, salbia, kamamila, etab.).
  • Ez hartu edari gasdunik.
  • Ez hartu azukre gehiegi.
  • Azidotasuna duten pertsona batzuei, tomatearen eratorriek (saltsak) eta zitrikoen zukuak eragozpenak sor diezazkiekete.
  • Saihestu elikagai oso beroak edo oso hotzak, narritadura eragiten baitute.
  • Pixkanaka, elikagai berriak sartzea, elikadura normala egin arte eta dieta orekatuaren jarraibideen arabera.