01
Osasun arazoak, banan-banan:
Gastritisa

Gomendatutako menua
Errezeta: Indioilar erregosia

Osagaiak (4 pertsona)
- kilo erdi indioilar
- tipula bat
- 2 azenario
- 2-3 baratxuri-ale
- irina
- oliba olioa (gehiegi gabe)
- ura edo salda koipegabetua eta gatza
Egiteko modua
Zatitu indioilarra eta pasatu irinarekin. Berotu beharreko olioa lapiko batean jarri. Gehitu indioilarra, kolorea har dezan bakarrik, eta kendu plater bat (mamitsuagoa geratzen da, sortzen den gainazaleko zarakarragatik, zukuak irtetea eragozten baitu). Olio horri baratxuria, tipula, azenarioa zati txikitan eta gatza gehitu.
Osagaiak erregosi, indioilarra gehitu eta azkenik ura edo koipegabetutako salda. Utzi irakiten, estali kazola eta jaitsi sua (20 minutu inguru egosten). Gatza probatu. Saltsa xehatu egin daiteke edo ez, ohituraren eta lehentasunen arabera.
Plater honentzako menu egoki bat
Gosaria
- Baso bat esne erdigaingabetu edo gaingabetua txikoria edo maltarekin eta Maria motako gailetekin.
Bazkaria
- Arroz sueztitua ilarrekin.
- Indioilar-erregosia.
- Sasoiko fruta heldu ez-azidoa eta ogia (barra edo ogi txigortua).
Askaria
- Sagarra labean eta ogi txigortuak gazta zati batekin.
Afaria
- Barazki-purea.
- Amuarraina labean urdaiazpikoarekin.
- Jogurt naturala (bio ez da jogurt arrunta bezain azidoa) eta ogia (normala edo txigortua).
