Los problemas de salud uno a uno:
Hipertriglizeridemia (triglizerido ugari)

Ezagutu beste zerbait
Erantzuna duten galderak
har daitezke diabetikoentzako produktuak hipertriglizeridemia izanez gero?
Gaur egun, diabetikoentzat egokiak diren produktu gozoak daude (turroiak, bizkotxoak, gailetak...), fruktosa dutenak (balio kalorikoa duten frutetako azukrea) edo kalorikoak ez diren edulkoratzaileak (sakarina, aspartame, ziklamatoa, sorbitola...) azukrearen ordez. Fruktosa daramatenak ez dira gomendagarriak, substantzia horrek triglizeridoak ugaritzen baititu. Gainera, batzuek gantz gehiago izaten dute ohiko baliokideek baino.
Azido urikoa eta triglizeridoak goian dauzkat. arrain urdinik har dezaket?
Arrain urdinak gantz poliinsaturatu ugari ditu, omega 3 serieko gantz-azidoak, zehazki; horiek, kolesterol plasmatikoaren maila murrizteaz gain, triglizeridoen maila murrizten dute. Arrain horiek, ordea, purinak dauzkate, eta purina horiek organismoan degradatuz gero, azido urikoa sortzen da. Azido urikoa edo hezueria izanez gero, ez da komeni kontsumitzea.
Eztabaida, zientzialariek hitz egiten dute
Hipertriglizeridemiako dietak aldaketa handiak izan ditu. Duela urte batzuk, karbohidrato ugariko elikagaien (laboreak, lekaleak, patatak) ekarpena ahalik eta gehien murriztu eta azukreak (azukrea, gozokiak...) kentzen zirenez, dieta proteina eta gantz ugarikoa zen, insaturatuak nagusiki. Gaur egun, joera hori gehiegizkoa dela dirudi, batez ere dieta hiperkoipetsuaren oinarria hidrokarbonatuak murriztea zenean. Ez da ezinbestekoa, hipertriglizeridemiaren indukzioa kalorien guztizkoaren araberakoa baita, edo haren jatorriaren araberakoa. Hori dela eta, kolesterola kontrolatzeko dietaren tratamenduarekin bateratzeko joera dago, alkoholaren eta gozokien debekuaren salbuespenarekin. Kasu gehienetan, triglizeridoak gutxitzeko, aski da alkohola kentzea eta azukreak murriztea, eta, horrekin batera, pisua normalizatzea edo zenbait gaixotasun doitzea.
Odoleko triglizeridoen maila 500 mg/dl-tik gorakoa denean, kopuru hori murrizteko eta pankreatitisaren arriskua saihesteko, jarraibide dietetikoa ez da azaldutakoa bezalakoa; beraz, medikuaren eta nutrizioko aditu baten gainbegirada beharko da.
nola prestatu eta ondu?
- Saihestu koipe askoko sukaldaritza-prestakinak: gisatuak, erregosiak, frijituak, birrineztatuak eta arrautzaztatuak.
- Aukeratu plantxak, parrillak, errekiak (labea, papillotea), mikrouhin-labeak, uretan egostea (lurruna, egostea, galdarraztatzea).
- Hainbat ongailu erabil daitezke: albaka, mihilua, kuminoa, estragoia, erramua, ezkaia, oreganoa, perrexila, piperbeltza...
- Saltsak egiteko orduan, ardoek edo beste edari alkoholiko batzuek, ondo flanbeatutako osagai gisa, hainbat errezeta zaporetsuago egin ditzakete.
Gainera... (dena ez da jatea)
- Hipertriglizeridemia duten pertsona obesoei kaloria gutxiko dieta egiteak lagundu egiten die triglizeridoen maila murrizten, espezialista baten kontrolpean.
- Tabakoa baztertzea komeni da, gaixotasun kardiobaskularren aurrean arrisku faktorea baita.
- Ariketa fisiko moderatuak triglizeridoen maila plasmatikoa hobetzen du.
- Alkohola ez da gomendatzen, odoleko triglizeridoak ugaritu egiten baitira.