01
Osasun arazoak, banan-banan:
Laktosarekiko intolerantzia

Gomendio dietetikoak
- Elikadura askotarikoa eta orekatua izatea, hezurren eta hortzen osaeran parte hartzen duten elikagai guztietan kaltzio-defizitik ez dagoela bermatzeko.
- Kaltzio ugariko elikagaien bi anoa egunean hartzea ziurtatu: laktosarik gabeko esnea, soja esnea, jogurta edo gazta (tolerantziaren arabera).
- Dietan zenbait gazta-mota sartzea, mantxako gazta ondua eta roquefort izenekoa, adibidez. Kaltzio-iturri ona dira, eta laktosa gutxi dute.
- Sartu kaltzio ugari duten beste elikagai batzuk: hezur eta guzti jan daitezkeen arrainak (latako sardinak, antxoak...), lekaleak, fruitu lehorrak, soja eta eratorriak.
- Kaltzioa organismoan D bitamina kopuru nahikoa dagoenean baino ez da erabiltzen eta xurgatu egiten da. Bitamina hori arrautzetan eta arrainetan aurkitzen da.
- Jakiak askotarikoak eta erakargarriak izan daitezen saiatzea, eta, horretarako, soja-esnea edo laktosa gutxiko esnea sartzea hainbat plater egiteko: kroketak, bexamela, barazki-kremak, hainbat saltsa, etxeko postreak, fruta- eta esne-irabiakiak, etab.
