01
Los problemas de salud uno a uno:
Hiato-etena

Gomendatutako menua
Errezeta: Kalabazin-krema ogi txigortuekin
Osagaiak (4 pertsona)
- 2 kalabazin
- 2-3 baratxuri
- tipula bat edo bi porruren zati zuria
- 2 baso esne gaingabetu
- 4 gaztatxo light
- gatza eta 3 moldeko ogi xerra
Egiteko modua
Erregosi kazola batean olioarekin baratxuri txikitua eta tipula juliana eran, eta gehitu kalabazin zatitua azalik gabe eta gatza. Dena ondo 'sueztituta' dagoenean, gehitu esne-basoa eta utzi irakiten.
Jarri nahastea ontzi batean eta birrindu irabiagailuarekin; gehitu gaztatxoak eta beste esne-basokada, eta txikitu homogeneoa geratu arte. Jarri krema berriro lapikoan eta eman irakinaldi bat. Txigortu ogia xigorgailuan, kendu ertzak eta moztu lauretan xerra bakoitza.
Krema ogiekin apaintzen da zerbitzatu aurretik, bigundu ez daitezen.
Menu bikaina plater honetarako
Gosaria
- Baso bat esne erdigaingabetu txikoria edo maltarekin, txigortuak, gurina eta marmeladarekin.
Bazkaria
- Kalabazin-krema ogi txigortuekin.
- Legatza saltsa berdean.
- Sasoiko fruta heldua eta ogia.
Askaria
- Mamia, ogitartekoa, indioilar-fianbrea.
Afaria
- Letxuga, tomate, azenario eta erremolatxa entsalada.
- Solomo frijitua patata-purearekin.
- Sasoiko fruta heldua eta ogia.