Skip to main content
01

Osasun arazoak, banan-banan:

Hipertriglizeridemia (triglizerido ugari)

Hipertrigliceridemia (Triglicéridos elevados) :: Gomendatutako menua

Gomendatutako menua

Errezeta: Amuarrain gainerreak

Osagaiak (4 pertsona)

  • 4 anoa amuarrain
  • limoi ura
  • hazi-olioa
  • perrexil txikitua
  • baso erdi bat ardo zuri

Egiteko modua

Amuarrainak ondo garbitu eta kazola batean jarri ardo zuriarekin eta limoi baten zukuarekin.

Su motelean egosten jarri, eta irakiten hasten direnean, beste limoiaren zukua eta olio beroa gehitu, eta nahastea ondo banatuta bota gainetik. 8-10 minutuz egosten utzi, eta, azkenik, perrexil xehatuz hautseztatu.

Plater honentzako menu egoki bat

Gosaria

  • Baso bat esne gaingabetu kafearekin eta sakarinarekin, ogi txigortuak gaztanberarekin, marmeladaz margotuak.

Bazkaria

  • Babarrun zuriak kalabazarekin.
  • Zapo-medailoiak txirlekin, saltsa berdean.
  • Ogia eta sasoiko fruta.

Askaria

  • Ogia york urdaiazpiko giharrarekin eta fruta.

Afaria

  • Tomate eta antxoa entsalada.
  • Amuarrain gainerrea.
  • Ogia eta etxeko arrozesnea (esne gaingabetua eta azukrerik gabeko kanela).