Skip to main content
01

Los problemas de salud uno a uno:

Anemia (azido folikorik eza)

Anemia (carencia de ácido fólico) :: Ezagutu beste zerbait

Ezagutu beste zerbait

Galdetu erantzunarekin

derrigorrezkoa al da azido folikoaren gehigarriak hartzea haurdunaldian?

Enbrioi-garapenaren lehen faseetan, folatoak ezinbestekoak dira ehunak behar bezala bereizteko. Haurdunaldiko lehen hilabetean duen gabeziak lotura du fetuaren malformazioekin, arantza bifidoarekin, adibidez. Beraz, azido folikoaren gehigarriak haurdun dauden edo geratzeko asmoa duten emakumeentzat dira egokiak. Hala ere, ginekologoak erabakiko du bitamina horren gehigarriaren benetako beharra. Gehigarria bereziki gomendatzen da lehendik haurdunaldiak izan dituzten edo duela gutxi ahoko antisorgailuak hartu dituzten emakumeentzat, betiere medikuak gainbegiratuta.

Garagardoak bitamina hori ematen duela diozue, hala da?

Ia ez da argitaratu garagardoetan folato-edukia sartzen duen azterketarik, eta, beraz, arriskutsua da pentsatzea garagardo batzuek folato-kontzentrazioak izan ditzaketela edari hori ohiko elikaduran sartzeko. Gainera, ez da ahaztu behar alkohol etilikoa duela, eta ezagunak dira haren eragin negatiboak. Garagardoa edaten ohituta daudenek eguneko unitatea gainditu gabe har dezakete garagardoa, eta alkoholik gabeko haren baliokidearekin ordezka daiteke, baina ez dago horien folato-edukiari buruzko informaziorik.

Eztabaida, zientzialariek hitz egiten dute

Hortz-osasun eta -higieneko adituek oso ongi dakite elikadura egokiak duen garrantzia txantxarraren eragina murrizteari dagokionez. Espainian, Espainiako Osasun eta Kontsumo Ministerioak eta Osasun Kontseilaritzek hiru autonomia erkidegotako (Kantabria, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa) Aho-hortzetako Osasun arloko haurrei zuzendutako programek horixe erakusten dute.

nola prestatu eta ondu?

  • Edozein sukaldaritza-prestakin erabiltzea komeni da, baina koipe gutxien dutenak erabiltzea: plantxak, parrillak, errekiak (labea, papillotea), mikrouhinak, uretan egostea (lurruna, egostea, galdarraztatzea).
  • Frijituak, arrautzaztatuak, birrineztatuak, gisatuak eta erregosiak neurrian erabiltzea (hotzean koipegabetzea, kontserbazioa eta nutrizio-kalitatea hobetzea).
  • Beroak folatoak suntsitzen dituenez, barazkiak dentean eta eltze azkarrean kozinatzea gomendatzen da.
  • Hainbat gozagarri erabili: albaka, mihilua, kuminoa, estragoia, erramua, ezkaia, oreganoa, piperbeltza, piperrautsa, perrexila (folatotan oso aberatsa).
  • Ozpina eta olioa (oliba eta haziak) belar usaintsuekin beratu daitezke.
  • Saltsak egiteko orduan, ardoek edo beste edari alkoholiko batzuek, osagai flanbeatu gisa, hainbat errezeta zaporetsuago egin ditzakete.

Gainera... (dena ez da jatea)

  • Bitamina hori behar bezala ez aprobetxatzea eragiten duen egoeraren bat gertatuz gero, aldian behin odol-analisiak egin behar dira, prebenitzeko.
  • Anemia izanez gero, ez da komeni ariketa fisikoa egitea pertsona sendatu arte eta odol-analisia normala izan arte, edozein ariketa-motak ahalegin gehigarri bat eskatzen baitu, bihotzari oxigenoa kentzeko, besteak beste.
  • Badira zenbait farmako folatoen xurgapena oztopatzen dutenak, eta, beraz, anemia agertzea edo egoera larriagotzea eragin dezakete:
    • Kolestiramina, hiperkolesterolemiaren tratamenduan erabiltzen den farmakoa
    • Sulfasalazina, hesteetako hanturazko gaixotasunaren tratamenduan erabiltzen da
    • Konbultsioen aurkako farmakoak
    • Metotrexate, tumoreen tratamenduan
    • Ahotiko antisorgailuak