01
Osasun arazoak, banan-banan:
Anemia ferropenikoa (burdinarik eza)

Gomendio dietetikoak
- Dieta orekatu bat egin behar da, urritasunik gerta ez dadin, batez ere bizitzako lehen urteetan (amaren esnea burdina gutxiko elikagaia da), hazkuntza azkarreko aldietan (nerabezaroa) eta egoera fisiologikoetan; izan ere, egoera horien ezaugarriak direla-eta, arreta berezia jarri behar da elikadurako burdinaren ekarpenean (hilekoa, haurdunaldia, edoskitzea).
- Gibela jatea komeni da 10-5 egunean behin (elikagai gomendatuak-baimenduak-eta-mugatuak).
- Lekaleak hartzen direnean, komeni da plateraren osagai gisa C bitamina ugari duten elikagaiak (piperra, tomatea) edo proteinak dituztenak (haragia, arraina, arrautza) hartzea, bai eta entsalada bat eta postre bat ere, C bitamina ugari duena, organismoak ahalik eta landare-burdina gehien xurga dezan.
- Ernetzeak eraldaketa sakonak eragiten dizkio elikagaiari; burdina asimilagarriaren edukia handitzen du. Entsaladak prestatzeko orduan, beraz, saiatu germinatuak sartzen.
