Skip to main content
01

Los problemas de salud uno a uno:

Anemia ferropenikoa (burdinarik eza)

Anemia ferropénica (carencia de hierro) :: Erantzun dietetikoa

Erantzun dietetikoa

Anemia ferropenikoaren tratamendu nagusia burdina ahotik hartzea da. Xurgatutako kantitatea ez dago linealki lotuta irentsitako kantitatearekin. Gainera, burdinazko prestakinekin albo-ondorioak (goragalea, idorreria edo beherakoa) agertzeak murriztu egiten du eman daitekeen kopurua. Tratamendua zenbait hilabetez mantendu behar da, gorputzaren erreserbak berrezartzeko.

Tratamendu dietetikoa tratamendu medikoaren osagarria da, eta eguneroko elikaduran burdina ugari duten eta erraz xurgatzen diren elikagaiak sartzea du helburu, bai eta nutrizio-osaera dela-eta elikagaiek ematen duten burdina eta farmakologia bidez ematen den burdina xurgatzen laguntzen duten beste elikagai batzuk ere.

Elikaduraren bidez, mineral horrek elikagaietan duen forma kimikoaren araberakoa da xurgapena. Hala, animalia-jatorriko elikagaietan (haragia, gibela, arraina eta arrautza-gorringoa) dagoen burdina hemo burdina da, eta hobeki xurgatzen da barazkiek ematen duten ez-hemo burdina baino (labore integral edo aberastuak, lekaleak, barazkiak eta ortuariak). Mantenugai batzuek erraztu egiten dute elikadura-burdina xurgatzea, hala nola C bitaminak eta proteinek. Era berean, zenbait elikagaik burdina xurgatzea eragozten dute (azido oxalikoa, taninoak, fitatoak), eta substantzia horiek kopuru handiagoan izaten dituzte. Dieta planifikatzean, kontuan hartu behar dira substantzia horiek.