Skip to main content
01

Osasun arazoak, banan-banan:

Anemia ferropenikoa (burdinarik eza)

Anemia ferropénica (carencia de hierro) :: Gomendatutako menua

Gomendatutako menua

Errezeta: Berenjena beteak

Osagaiak (4 pertsona)

  • 2 berenjena
  • 8 gazta xerra
  • 4 urdaiazpiko xerra fin
  • 1 edo 2 arrautza
  • 4 koilarakada irin
  • Ogi birrindua
  • Baratxuriak
  • Limoi baten azala
  • Oliba olioa eta gatza

Egiteko modua

Moztu alberjiniak xerra finetan eta jarri uretan beratzen ordu erdiz, gatzarekin eta limoi oskolarekin, mingostasuna kentzeko. Baratxuria mortairu batean nahastu. Irabiatu arrautzak eta nahastu aurreko mailatuarekin, irinarekin eta gatzarekin.

Beratzeko denbora pasatu ondoren, xukatu alberjiniak, jarri gazta-xerra bat eta urdaiazpiko ondua bi berenjena-xerraren artean, eta pasatu arrautzatik eta ogi arraspatutik.

Frijitu berenjenak eta jarri paper xurgatzailean, gehiegizko olioa xukatzeko.

Plater honentzako menu egoki bat

Gosaria

  • Baso bat esne malta edo txikoriarekin, mueslia eta laranja-zukua.

Bazkaria

  • Garbantzuak barazkiekin.
  • Arkume-gibel tipulaztatua.
  • Ogia eta kiwia.

Askaria

  • Ogi txigortua gaztatxoarekin eta eskutada bat pistatxo.

Afaria

  • Entsalada: tomatea, erremolatxa, ahuakatea, artoa eta soja kimuak.
  • Berenjena beteak
  • Ogia eta mamia.