Skip to main content
01

Los problemas de salud uno a uno:

Anemia kaltegarria (B12 bitaminaren gabezia)

Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12) :: Elikagai gomendatuak, baimenduak eta mugatuak

Elikagai gomendatuak, baimenduak eta mugatuak

Elikagai gomendatuak

  • Esnea eta esnekiak: Esnea, jogurtak eta bestelako esne hartzituak, gantz edo gozotasun gehiegirik ez duten esnekiak (mamia, petit suisse), gaztak.
  • Haragia, arraina, arrautzak eta deribatuak: Era guztietako haragiak (giharrak, ahal dela) eta arrainak, gibela, arrautza.
  • Zerealak, patatak eta lekaleak: Denak, gainerako ataletan aipatutakoak izan ezik.
  • Frutak eta barazkiak: Guztiak.
  • Edariak: Denak, hurrengo apartatuetan aipatzen direnak izan ezik.
  • Koipeak: Oliba- eta hazi-olioak (ekilorea, artoa, soja...), gurina edo margarina begetala.
  • Beste produktu batzuk: Ernaldutako zerealak edo lekaleak (garia, alpapa, soja...), osagarri gisa jarritako algak, tofua (soja-esnetik mamitutako produktua) eta soja hartzitua duten produktuak.

Baimendutako elikagaiak (neurrian eta noizean behin jatekoak)

  • Esnea eta esnekiak: Esneki kalorikoagoak (flanak, natillak, arroz-esnea).
  • Zerealak: Opil suabeak (opil suitzarra, soletilla bizkotxoak, Genova motako gosarikoak), snack gozo eta gaziak.
  • Haragia eta haren eratorriak: Haragiak eta haragiaren eratorri erdi-gantzatsuak (saltxitxak eta hanburgesa komertzialak), fianbreak, gibela duten produktuak (foie gras edo pateak, adibidez).
  • Edariak: Graduazio baxuko edari alkoholdunak (ardoa, garagardoa, sagardoa), ohituraren arabera.

Elikagai mugatuak (noizean behin edo kantitate txikitan kontsumitu)

  • Esnea eta esnekiak: Esne kondentsatua, esne-gainarekin aberastutako esnekiak, gazta gantzatsuak.
  • Haragia: Gantz eta urdaitegirik (hestebeteak) gehien dutenak.
  • Zerealak: Ohiko opilak, pastelgintzako eta gozogintzako produktuak.
  • Edariak: Edari alkoholdunak.