Skip to main content
01

Los problemas de salud uno a uno:

Behazun-xixkuko kalkuluak

Cálculos en la vesícula biliar :: Sarrera

Sarrera

LITIASIA EDO KOLELITIASIA BEHAZUN-XIXKUAREN BARRUAN HARRIAK EGOTEA DA. Ezaugarri epidemiologiko eta arrisku-faktore desberdinak dituzten bi mota daude:

Kolesterol-litiasia: behazun-gatzen eta kolesterolaren metabolismoko anomalien ondorioz sortzen da. Litiasien %75 suposatzen du mendebaldeko herrialdeetan.

Pigmentu-litiasia: bilirrubinaren metabolismoko anomalien ondorioz sortzen da (behazunean dagoen pigmentu bat). Gainontzeko %25a mendebaldeko herrialdeetan.

Kolesterolaren ondoriozko litiasiak agertzearekin zerikusia duten faktoreen artean daude: aurrejoera genetikoa, dislipemiak (triglizerido gehiegi edo HDL-c maila apala -kolesterol ona deritzona-), obesitatea eta bat-bateko pisu-jaitsierak (behazuneko behazun-azidoen kopurua murriztu eta behazuna hustea moteldu egiten da), estrogenoekin egindako tratamendua, zuntz eta gantz gutxiko dietak, behazun-hodietako infekzio kronikoak eta gaixotasun kronikoak, hala nola behazunekoak. Pigmentu-litiasian, behazuna bilirrubinak gainasetzeak eragiten ditu kalkuluak. Bilirrubinaren mekanismoa konplexua eta ezezaguna da oraindik. Tratamendu medikoa kasu bakoitzaren araberakoa da (kirurgia, aho-disoluzio tratamendua behazun-azidoekin, gorputzez kanpoko behazun-litotrizia, kontaktu bidezko disoluzio-tratamendua). Dietaren eginkizunari dagokionez, elikadura egokiak lagundu egin dezake kolelitiasia prebenitzen, eta, lehendik gaixorik daudenetan, organoaren atsedena erraztu dezake, eta, horrekin batera, behazun-kolikoaren sintoma akutuak eta dispepsiak edo digestio-eragozpenak prebenitu.