Los problemas de salud uno a uno:
Arteria-hipertentsioa

Erantzun dietetikoa
Hipertentsioa tratatzeko, norberaren premietara egokitutako dieta egin behar da, sodioa kontrolatuz eta pertsona bizimodu osasungarriagora bideratuko duten hainbat gomendio emanez.
Gaur egun, gatzaren (sodio kloruroa) kontsumoa mineral horren behar errealen gainetik dago. Sodio gehiegi izatea gorputzeko ehunetan likidoak atxikitzearekin lotzen da, eta, beraz, tentsio-balioak handitzearekin. Dietak zenbat eta sodio gutxiago izan, orduan eta errazagoa izango da gehiegizko sodio hori gernuaren bidez kanporatzea, eta, hala, tentsio arterialaren mailak normalizatzen laguntzea. Sodio gutxiko dieta onuragarria da, halaber, gaixotasun kardiobaskular edo hepatiko aurreratua eta likido-erretentzioa duten pertsonentzat.
Bestalde, hipertentsioa gaixotasun kardiobaskularra izateko arrisku-faktoretzat hartzen denez, gomendio dietetikoek beste hainbat jarraibide ere jaso behar dituzte, hala nola pisua normalizatzeko (gehiegizko pisua edo obesitatea izanez gero), gantzaren eta kolesterolaren kalitatea kontrolatzeko eta gaixotasun horien prebentzioarekin zerikusia duten zuntz eta antioxidatzaile naturalen kantitate egokia ziurtatzeko.