Skip to main content
01

Osasun arazoak, banan-banan:

Arteria-hipertentsioa

Hipertensión arterial :: Gomendatutako menua

Gomendatutako menua

Errezeta: Patatak ortuzainaren erara

Osagaiak (4 pertsona)

  • 500 g orburu
  • 300 g ilar
  • tipula bat
  • piper gorri bat
  • 4 baratxuri-ale
  • ura
  • koilarakadatxo 1/2 piperrauts gozo
  • 4 koilarakada oliba olio

Egiteko modua

Zuritu, garbitu eta zatitu patatak. Orburuak prestatzea, zurtoina eta kanpoko hostoak kenduz, eta xaflatan moztea. Txikitu kipula, baratxuriak eta piperra. Erregosi ahalik eta olio gutxiena erabiliz, tipula eta piperra, eta tipula gorritzen hasten denean, gehitu patatak eta nahastu minutu batzuetan.

Ondoren, gainerako osagaiak gehitu, elikagaiak su motelean mantenduz, 10-15 minutuz. Gehitu piperrautsa eta egosi dena lurrunetan edo egosita, ahalik eta ur gutxien erabilita. Su ertainean egosten utzi, osagaiak samur egon arte. Ez bota mahaiko gatzik.

Plater honentzako menu egoki bat

Gosaria

  • Baso bat esne kafeinagabearekin, ogi txigortua eta gatzik gabeko gurina, marmelada.

Bazkaria

  • Porru, patata eta ogi-txigorkien krema.
  • Txahal-xerra plantxan piper gorriekin.
  • Mamia eztiarekin eta gatzik gabeko ogiarekin.

Askaria

  • Gatzik gabeko ogia eta sodio gutxiko fianbrea, sasoiko fruta.

Afaria

  • Patatak ortuzainaren erara.
  • Txanpiñoi freskoen nahaskia.
  • Sasoiko fruta eta gatzik gabeko ogia.