Osasun arazoak, banan-banan:
Azido urikoa eta gota

Erantzun dietetikoa
Hiperurizemiaren tratamenduan sartzen dira azido urikoaren dieta eta agente erreduktoreak. Gaur egun, dietak ez du aurreko garaietan hiperurizemiaren tratamenduan izan duen funtsezko papera; izan ere, agente farmakologikoak oso eraginkorrak dira, eta, gainera, beharrezkoa da purina gutxiko dieta egitea, azido urikoaren maila neurrizko jaitsiera lortzeko. Purinen murrizketa zorrotza duen dieta batek azido urikoaren maila 0,6 eta 1,8 miligramo artean jaitsi dezake odoleko dezilitro bakoitzeko. Hala ere, aholku dietetikoak garrantzitsua izaten jarraitzen du hiperurizemia duen gaixoa erabat kontrolatzeko.
Kaloria-kantitatea egokitu behar da, normopisua pixkanaka lortzeko, eta ez bat-batean (hezueria-erasoa oso otordu oparoak eragin dezake, edo, paradoxikoki, barau-sendaketak).
Dietako purinak murriztu, odoleko azido urikoaren balioa jaisten laguntzeko. Purina ugariko elikagai gutxiago jan behar dira (erraiak, haragia, arrain urdina, itsaskia...). Lekaleek purina-eduki ertaina dute (astean behin bakarrik jan daitezke).
Edari alkoholdunak murriztea edo ezabatzea, hezueriaren krisi akutua eragin baitezakete (azido urikoaren ekoizpena areagotzen du).
Ez gainditu gantz-kontsumoa; izan ere, gernuaren bidez suratoak gutxiago iraizten dira, eta giltzurrunean kalkuluak errazago sortzen dira.
Karbohidrato konplexuen kontsumoa handitu, sinpleen eta koipetsuen aldean. Zereal, fekula eta barazki ugari eta purina gutxi dituen dieta batek uratoen iraizpena estimulatzen du.
Egunean bi litro eta erdi likido edan: elikagaiak eta edariak (ura, infusioak, zukuak, gelatina). Bikarbonataturen bat aukeratu gernua alkalinizatzeko, batez ere farmako urikosurikoak hartzen badira (gernuan azido uriko gehiago kanporatzeko joera dutenak). Bikarbonatoa edo zitratoa ere eman daiteke.
