Skip to main content
01

Osasun arazoak, banan-banan:

Azido urikoa eta gota

Acido úrico y gota :: Gomendatutako menua

Gomendatutako menua

Errezeta: Landako tortilla

Osagaiak (4 pertsona)

  • 6 arrautza
  • 1 berenjena
  • 1 tipula
  • 2 baratxuri-ale
  • 2 piper berde eta 2 gorri
  • baso erdi bat esne gaingabetu
  • oliba olioa eta gatza

Egiteko modua

Sueztitu osagaiak oliba oliotan eta, bitartean, irabiatu arrautzak. Barazkiak "sueztituta" daudenean, iragazki baten gainean jarri, bota behar den olio eta zuku gehiegi ez hartzeko.

Nahasi arrautza irabiatuarekin, eta bukatu tortilla.

Plater honentzako menu egoki bat

Gosaria

  • Baso bat esne gaingabetu tostadekin eta marmeladarekin.

Bazkaria

  • Arroza tomate saltsarekin.
  • Oilaskoa plantxan letxuga eta tipularekin.
  • Sasoiko fruta eta ogia.

Askaria

  • Baso bat esne gaingabetu eta Maria motako galletak.

Afaria

  • Tipula-, patata- eta azenario-purea.
  • Landako tortilla.
  • Sasoiko fruta eta ogi integrala.