01
Osasun arazoak, banan-banan:
Beherakoa

Gomendatutako menua
Errezeta: Etxeko aho-seruma

Osagaiak
- litro bat ur irakin
- limoi baten zukua
- bi koilarakada azukre
- kafe-koilarakadatxo bat bikarbonato
- erdi bat gatz
Egiteko modua
Irakin bost minutuz ura, eta epel dagoenean, gehitu gainerako osagaiak.
Gazura oso ondo jasaten da, eta likidoak eta elektrolitoak berreskuratzen eta deshidratazioa saihesten laguntzen du.
Menu egoki bat
Gosaria
- Kamamila limoiarekin eta Maria motako galletak irasagarrarekin.
Bazkaria
- Arroz zuri sueztitua indioilar-fianbrezko zatitxoekin.
- Oilasko-izterra plantxan, azenario egosiarekin.
- Sagarra labean eta ogi txigortuak.
Askaria
- Te pausatua limoiarekin, udare-konpotarekin eta azukrerik gabeko jogurt natural edo bio batekin.
Afaria
- Fideo-zopa (salda koipegabetu kontzentratu gabea).
- Legatz egosia lurrunetan egindako patatekin.
- Banana heldua eta ogi txigortua.
