01
Osasun arazoak, banan-banan:
Beherakoa

Elikagai gomendatuak, baimenduak eta mugatuak
Elikagai gomendatuak
- Esnea eta esnekiak. Fase akutuan, denak kendu.
- Haragiak, arraina, arrautzak eta deribatuak. Azalik gabeko oilasko egosia, gantz gutxirekin prestatutako arrain zuria, olio gutxirekin egindako tortillak edo uretan pasatutako arrautza, oilasko- edo indioilar-fianbrea.
- Zerealak eta patatak. Pasta fina zoparako, semolarako, tapiokarako, arrozerako eta patata egosietarako, ogi xigortua edo bezperakoa.
- Lekaleak. Zuntz-edukieragatik, bat ere ez.
- Barazkiak. Egositako azenarioa bakarrik, lehorgarria delako.
- Frutak. Sagar birrindua bakarrik, oxidatu samarra, banana heldua, irasagarra, sagar- edo udare-konpotak azukrerik gabe eta sagarra labean, azalik eta azukrerik gabe.
- Ahoko seruma, salda koipegabetu kontzentratu gabeak, infusio leunak eta zuku natural iragazi diluituak, ez azidoak, ez azukredunak, edari isotonikoak.
- Koipeak, mugatuak guztiak (gorozkiak hesteetan zehar azkarrago pasatzen dira).
Baimendutako elikagaiak (neurrian eta noizean behin jatekoak)
- Esnea eta esnekiak. Sintomak hobetu ahala, jogurt naturalarekin edo bioarekin probatu.
- Haragiaren deribatuak. York urdaiazpiko giharra.
- Zerealak. Maria motako galletak.
Elikagai mugatuak (noizean behin edo kantitate txikitan kontsumitu)
- Esnea eta esnekiak. Fase akutuan, denak. IV. fasean, elikadura normalera igaro aurretik, aztertu esnekiekiko tolerantzia; hasieran, jogurta, bio, gazta freskoa, bexamela eta, azkenik, esnea (gaingabetuak hobeto toleratzen dira).
- Haragiak, erdikoipetsuak eta koipetsuak, urdaitegikoak, hestebete koipetsuak, foie-grasa, pateak eta erraiak. Arrain urdina, arrautza frijitua eta arrautza gogortua.
- Zerealak, erdi-integralak eta integralak.
- Edariak, denak, "elikagai gomendatuak" atalean adierazten direnak izan ezik.
