Osasun arazoak, banan-banan:
Diabetes mellitusa

Erantzun medikoa
Diabetesaren Espainiako Fundazioak nabarmentzen duenez, diabetesa duten pertsonen elikadurak eta bizimoduak, oro har, ez du alde handirik gainerako herritarrenarekin, funtsean. Are gehiago, aplikatu beharreko aholkuek familia osoarentzat balio dute.
Diabetesa duen pertsonaren elikadura zaintzea bere tratamenduaren parte bat da; beraz, ezin da elikagai motez eta kopuruez hitz egin jarduera fisikoaz, ohiko ordutegiez, hartzen dituen medikamentuez, beste gaixotasun batzuk (kolesterola, hipertentsioa...) dituen ala ez aipatu gabe. Azken batean, faktore multzo bat da, globalki kontuan hartu beharrekoa, eta diabetiko bakoitzak dieta bakar eta pertsonalizatua izatea eragiten duena. Horregatik, pertsona bakoitzak, osasun-taldearekin batera, jarraitu beharreko dieta-eredua prestatu behar du.
