Skip to main content
01

Osasun arazoak, banan-banan:

Diabetes mellitusa

Diabetes mellitus :: Gomendatutako menua

Gomendatutako menua

Errezeta: Espinaka-kaneloiak

Osagaiak (4 pertsona)

  • kaneloi-pasta (hiru buruko, 12 guztira)
  • 500 gramo espinaka
  • urdaiazpiko ondu zatitxoak urdairik gabe
  • indioilar-fianbrearen zatitxoak
  • 4 baratxuri-ale
  • tipula bat edo bi
  • gatza eta piperbeltz beltz ehoa
  • esne erdigaingabetuarekin egindako bexamela
  • oliba olioa
  • tomate-saltsa
  • gainerretzeko gazta birrindua, enmental motakoa

Egiteko modua

Pasta egosi. Zabaldu zapi garbi baten gainean eta jarri beste bat gainean. Egosi espinakak eta utzi xukadera batean. Bexamela egin eta gorde. Zartagin batean, sueztitu oliba oliotan, baratxuria eta tipula. Gehitu urdaiazpiko eta indioilar zatitxoak eta, azkenik, espinakak, gehitu gatza eta piperbeltza. Zartagineko edukia burruntzali batean jarri, bexamel pixka bat bota eta ondo nahastu. Nahastea hoztu denean, kaneloiak banan-banan bete. Labeko iturri batean, bota bexamel pixka bat eta jarri kaneloi beteak, bota berriz bexamel gehiago eta bota tomate-saltsaz zipriztinduta.

Gehitu gazta birrindua eta sartu labean (aurrez piztuta eta jada bero) 160 gradutan 15 minutuz. Gainerre 180-200 gradutan bost bat minutuz eta kito.

Plater honentzako menu egoki bat

Gosaria

  • Baso bat esne erdigaingabetu, azukrerik gabeko galleta integralekin eta laranja batekin.

Bazkaria

  • Espinaka-kaneloiak*
  • Legatza labean okin-erara egindako patatekin.
  • Sasoiko fruta eta ogi integrala.

Askaria

  • Mamia, osoko ogitartekoa tomate naturalean igurtzita, oliba-olio tanta batzuekin eta indioilar-fianbrearekin
  • Fruta freskoa

Afaria

  • Kukuluak azenario birrinduarekin eta antxoilekin.
  • Oilasko-xerra plantxan arroz-flan batekin eta tomate-saltsarekin.
  • Sasoiko fruta eta ogi integrala.