Skip to main content
01

Los problemas de salud uno a uno:

Diabetes mellitusa

Diabetes mellitus :: Erantzun dietetikoa

Erantzun dietetikoa

Dietak ezin du diabetesa sendatu, baina hobeto kontrolatu behar da, eta, horregatik, tratamendu dietetikoa bizitza osoan egin beharko da. Indibidualizatua izan behar du; pertsona bakoitzaren ezaugarrien, bizimoduaren, tratamendu espezifikoaren (intsulina edo botikak) eta abarren arabera.

Oro har, hauek dira kontuan hartu beharreko puntu garrantzitsuenak:

  • Dieta indibidualizatua, askotarikoa eta orekatua.
  • Egunean 5 edo 6 hartualditan zatikatua (hartualdi bakoitzeko elikagai-bolumen txikiagoa, kontrol hobea).
  • Intsulinarekin egindako tratamenduarekin, ahotiko antidiabetikoak hartzearekin eta ariketa fisikoa egitearekin bat.
  • Zuntz ugarikoa (barazkiak, lekaleak, fruitu lehorrak, labore integralak eta fruta, kasu bakoitzari dagokion kopuruan).
  • Gantz saturatu eta kolesterol gutxi (esneki osoak eta oso gantzatsuak, haragi koipetsuak, arrautzak eta horien eratorriak, urdaitegiak, erraiak...), gaixotasun kardiobaskularren epe luzeko prebentzio gisa.
  • Karbohidrato sinpleak (azukrea, eztia, marmelada, zukua eta fruta, edari azukredunak, gozokiak, txokolatea eta deribatuak...) eta konplexuak (laboreak, patatak, lekaleak) dituzten elikagaietan kontrolatua.
  • Azukrea ordeztea edo etxean egindako errezetak eztitzaile ez-nutritiboekin prestatzea gomendatzen da, hala nola sakarina, ziklamatoa, aspartamoa eta sorbitola; izan ere, odoleko azukre-maila ez handitzeaz gain, ez dute kaloriarik ematen, eta hori onuragarria da gehiegizko pisua edo obesitatea dutenentzat.