Skip to main content
01

Osasun arazoak, banan-banan:

Estresak eragindako alterazioak

Alteraciones por estrés :: Erantzun medikoa

Erantzun medikoa

Psikiatrak, psikologoak eta bestelako espezialistak bat datoz esatean laguntza profesionala bilatzea dela egokiena determinazio drastikoak saihesteko, gero damutu egin baitaiteke. Baina lehenengo gauza estresa identifikatzea da. Adituek diotenez, pertsona hurrengo puntuekin identifikatuta sentitzen bada, baliteke estresa izatea:

Maila emozional eta mentalean: Loak hartzeko zailtasuna; kontzentrazio falta; obsesiozko pentsamenduak, ideia errepikatuak buruan; suminkortasuna; tentsio handiko egoera; gauzak ahaztea; antsietatea; beldur irrazionalak; izaera aldaketak; hiperaktibitatea; bakardadea (bakarrik sentitzen da, nahiz eta lagunduta egon); amesgaiztoak; erruduntasun-ideiak; eta gehiegizko kezka.

Maila fisikoan: Presio altua; hortz-karraska; digestio-arazoak; katarroak; pisu-aldaketak; buruko mina; urdail estutua; tentsioa barailetan; alkohol gehiegi, tabakoa...

Sintomak agertzen direnean, egokiena berehalako irtenbidea bilatzea da.

Norberaren baliabideetara jo daiteke, hau da, atseden txikiak hartu. (Atsedenaldiak lanaldiko altutik hasi eta eguneroko errutinan panorama aldatzea ahalbidetzen duten opor txikietaraino doaz). Era berean, dieta aldatu eta osasungarriago bat hartzea erabaki daiteke, eta ariketa fisikoa maiz egiten hasi.

Baina baliabide horiek praktikan jartzean konponbiderik ez badago, osasun mentaleko profesional batengana jo behar da. Psikiatra, psikoterapeuta edo psikologo batengana jo daiteke. Kasuaren arabera, botikak errezetatuko dira edo beste bide batzuk erabiliko dira, hala nola, erlaxazioa eta elkarrizketa.

Nabarmendu behar da gizarte-langile kliniko bat, terapeuta bat edo psikologo bat kontsultatzea ez dela uste bezain garestia.