Skip to main content
01

Los problemas de salud uno a uno:

Estresak eragindako alterazioak

Alteraciones por estrés :: Gomendatutako menua

Gomendatutako menua

Errezeta: Jogurta granolarekin

Osagaiak (4 pertsona)

  • 500 gramo olo-maluta
  • 80 gramo intxaur eho
  • 150 gramo kakahuete eho
  • 100 gramo azukre beltz edo ezti
  • baso bat esne
  • oliba olioa eta kanela

Egiteko modua

Osagai solido guztiak nahastu eta ura gehitu. Zabaldu nahastea erretilu batean, eta sartu labean 180 gradutan. Aldian behin eragin, eta ura eta olioa kontsumitu ondoren, itzali labea eta utzi hozten. Gorde ontzi hermetikoan kontsumitu arte. Errezeta honek hainbat aldaera ditu: Beste zereal batzuen malutak: artoa, arroza, zekalea... Haziak: ekilorea, sesamoa, kalabaza... Fruitu lehorrak: almendrak, anakardoak... Fruta lehorrak: mahaspasak, orejoiak...

Menu bikaina plater honetarako

Gosaria

  • Baso bat esne maltarekin eta muesliarekin. Fruta-zuku naturala. Koilarakadatxo bat galorratz.

Bazkaria

  • Entsalada (koilarakada bat garagardo gehitu).
  • Untxia arrozarekin.
  • Ogi integrala edo 4 zereal eta fruta.

Askaria

  • Infusio lasaigarria. Jogurta granolarekin**.

Afaria

  • Kalabazin-krema.
  • Merlenka labean tomatearekin.
  • Ogi integrala edo 4 zereal eta fruta.
  • Oheratu aurretik, infusio lasaigarri bat edo baso bat esne bero.