Skip to main content
01

Osasun arazoak, banan-banan:

Hiperkolesterolemia (kolesterol altua)

Hipercolesterolemia (Colesterol elevado) :: Gomendio dietetikoak

Gomendio dietetikoak

  • Pisu osasuntsua lortzea edo mantentzea, kaloria kopuru egoki baten bidez.
  • Janariak hainbat hartualditan banatzea, elikadura zatikatuak odoleko lipido-mailan eragin positiboa baitu.
  • Hauek mugatu behar dira:
    • Organoak edo hondakinak: Gibela, giltzurrunak, garunak, etab.
    • Itsaskiak: Txibiak eta izkirak.
    • Haragikiak: Hestebete koipetsuak, foie gras eta pateak, saltxitxak eta hanburgesa komertzialak, etab.
  • Gantz saturatuen eta kolesterolaren kontsumoa murriztea:
    • Okelarik gihartsuenak aukeratu eta, prestatu aurretik, ikus daitekeen gantza kendu (ikus elikagai gomendatuen koadroa) eta haragi saldei edo hegazti hotzei koipea kendu.
  • Astean lau errazio arrain gehiago jatea, eta arrain urdina maizago jaten saiatzea.
  • Astean 4 arrautza ere egin daitezke (hiperkolesterolemia-mailaren arabera, eta inoiz ez gorringo bat baino gehiago egunean).
  • Ondu platerak landare olioekin (oliba, ekilore), gurin edo margarinarekin egin beharrean.
  • Okela gutxiago kontsumitzea, elikagai horietan proteina eta gantz saturatuen arteko lotura dela eta, eta landare-proteina gehiago hartzea, plater berean lekaleak eta zerealak konbinatuz (garbantzuak edo dilistak arrozarekin, pasta ilarrekin).
  • Platerak prestatzea gero izozteko, eta, hala, aurrez prestatutako jakietara joan beharrik ez izatea, koipe gehiagorekin prestatuta egon baitaitezke.
  • Gaur egun, merkatuan badira koipe eta kolesterol gutxi duten hainbat produktu (egiaztatu etiketak).
  • Etxetik kanpo jaten bada, menuan entsaladak, hegaztiak edo arrainak parrillan aukeratu, frijituak edo gisatuak beharrean. Saltsak gehiegi ez eransteko, zatika zerbitzatzea eska daiteke, eta norberak gehitu.
  • Zuntz eta antioxidatzaile naturalen kontsumoa handitzea:
    • Egunean gutxienez 2 fruta-pieza hartzea, ahal dela azalarekin edo mamiarekin, eta zitriko bat sartzen saiatzea.
    • Ahal dela, produktu integralak aukeratu: ogia, arroza, pasta...
    • Lekale-kontsumoa astean hirutan handituz.
    • Egunean gutxienez 2 barazki-anoa edo entsalada (gordinik edo egosita) hartuz.
    • Ardoa edaten dutenek neurriz hartu beharko dute (egunean 2 baso ardo).