Skip to main content
01

Osasun arazoak, banan-banan:

Hiperkolesterolemia (kolesterol altua)

Hipercolesterolemia (Colesterol elevado) :: Erantzun dietetikoa

Erantzun dietetikoa

Tratamendu dietetikoak berekin dakar, gehiegizko pisua edo obesitatea izanez gero, pisu osasungarria lortzea, elikadura pertsonaren ezaugarrietara egokituz. Dietan, kaloriak doitzeaz gainera, gantzaren kalitatea kontrolatu behar da, kolesterol ugariko elikagaien ekarpena murriztuz eta, neurri handiagoan, gantz saturatuena ere bai. Arrainen gantzetan dagoen gantz poliasegabeak, omega 3 motakoak batik bat, saturatuak ez bezala, babestu egiten du, odolaren biskositatea urritu eta, ondorioz, tronboak sortzeko arriskua arindu egiten baitu. Gantz monosaturatugabeak (oliba olioa du osagai nagusia) ere eragin mesedegarria du, kolesterol ona (HDL-c) areagotu eta kolesterol txarra (LDL-c) ez oxidatzen duelako. Era berean, antioxidatzaile natural ugari dituzten elikagaien kontsumoa areagotu behar da, azken ikerketa-lerroek berretsi egiten baitute substantzia horiek gantz-partikulen oxidazioa murrizteko edo eragozteko eta, ondoren, arterien hormetan metatzeko duten gaitasuna. Jakina da, halaber, zenbait elikagaik (frutak, lekaleek eta algek) duten zuntzak ahalmena duela zenbait substantzia heste-mailan atzemateko, eta, hala, eragotzi egiten duela haiek xurgatzea (kolesterola eta gantzak, besteak beste).

Bestalde, hiperkolesterolemia gaixotasun kardiobaskularren garapenarekin lotutako arrisku-faktore bat denez, beharrezkoa da ohitura kaltegarriak alde batera uztea, hala nola tabakoa kontsumitzea, gaixotasun horiek agertzeko arrisku gehigarria baitira, eta hipertentsio arteriala izanez gero, haren maila kontrolatzea.