Skip to main content
01

Osasun arazoak, banan-banan:

Hiperkolesterolemia (kolesterol altua)

Hipercolesterolemia (Colesterol elevado) :: Elikagai gomendatuak, baimenduak eta mugatuak

Elikagai gomendatuak, baimenduak eta mugatuak

Elikagai gomendatuak

  • Esnea eta esnekiak: Esne eta jogurt gaingabetuak, Burgos motako gazta eta gantz gutxiko gaztanberak, light gaztatxoak, gazta zuria xerratan edo koipe gutxiko barran.
  • Haragia, arraina, arrautzak eta deribatuak: Gantz gutxiko haragia eta hegaztiak (oilaskoa eta indioilarra azalik gabe, txahalki gihartsua, txerri-solomoaren kanabera, untxia, azpizuna, zaldia, eperra, galeperra...), york urdaiazpiko giharra (% 3-5 gantza, ikus etiketa), arrainak (urdina zuria baino maizago), arrautza.
  • Zerealak, patatak eta lekaleak: Guztiak, gainerako ataletan aipatutakoak izan ezik.
  • Barazkiak: Guztiak.
  • Frutak: Denak, elikagai "mugatuetan" adierazitakoak izan ezik.
  • Edariak: Ur minerala, gasduna edo gasik gabea, salda koipegabetuak, infusioak, zukuak.
  • Koipeak: Oliba- eta hazi-olioak (ekilorea, artoa, soja).
  • Beste produktu batzuk: Barazki-saltsa eta olio gutxikoa (oliba-olioa, ahal dela), esne gaingabetuarekin egindako maionesa.

Baimendutako elikagaiak (neurrian eta noizean behin jatekoak)

  • Esnea eta esnekiak: Esne erdigaingabetua, jogurt osoa, naturala edo frutazkoa, mamia, petit suisse, gazta leunak eta gutxi onduak (badira gantz gutxiko gaztak).
  • Haragia eta haren eratorriak: Haragi erdikoipetsuak (behikia, txerrikia, oiloa, arkume-hanka), indioilar- edo oilasko-gantz gutxiko fianbre bereziak, urdaiazpiko ondua (urdairik gabe), itsaskiak (elikagai mugatuen atalean agertzen direnak izan ezik).
  • Zerealak, patatak eta lekaleak: María motako gailetak, etxeko opilak, esne gaingabetuarekin eta oliba-olioarekin eginak.
  • Barazkiak: Salbuespenik gabe.
  • Frutak: Fruta almibarretan, azukreztatuak eta konfitatuak.
  • Edariak: Graduazio baxuko edari alkoholdunak (garagardoa, sagardoa, mahaiko ardoak), ohituraren arabera.
  • Koipeak: Gurina, margarina % 100 landare-jatorrikoa (etiketan agertzen den gantz hidrogenatu gutxien daukana hautatu).
  • Beste produktu batzuk: Saltsak eta zopa komertzialak, fruitu lehorrak (almendrak, hurrak, kakahueteak) edo fruta lehortuak (aranak eta mahaspasak...).

Elikagai mugatuak (kolesterol eta/edo gantz saturatu asko dutelako)

  • Esnea eta esnekiak: Esne osoa edo kondentsatua, esne-gainarekin aberastutako jogurtak, gazta gantzatsuak eta urtuak (xerra, anoa) edo igurzteko, esne-gain likidoa edo harrotua.
  • Haragia, arraina, arrautzak eta horien eratorriak: Txerriki eta txahalki koipetsuak, ahatea, haragi ketuak edo onduak, erraiak (gibela, muinak, giltzurrunak), urdaitegia (saltxitxak, hestebeteak, fianbreak, foie gras, pateak), arrain adobatuak, gazituak, ketuak, eskabetxean eta itsaskiak (txipiroiak eta izkirak).
  • Zerealak, patatak eta lekaleak: Ohiko opilak, pastelgintzako eta gozogintzako produktuak, gorringoak, zeruko urdaia, poltsako patata frijituak eta bestelako snack-ak (gantxitoak, zizaretxoak, etab.). ).
  • Barazkiak: Barazkiak gurinarekin, kremarekin, gaztarekin eta gantz gehiegiko beste saltsa batzuekin prestatuak.
  • Fruta: Koko freskoa edo lehorra.
  • Edariak: Graduazio handiko edari alkoholdunak (likoreak, destilatuak).
  • Koipeak: Margarina mistoa, gurina, urdaia eta gantza, koko- eta palma-olioak, kakao-gurina eta hura duten produktuak (txokolatea, praline-motako txokolate-kremak, kakao-hautsa).
  • Beste produktu batzuk: Osagaien artean "landare-olioa" duten elikagaiak, jatorria zehaztu gabe, gantz saturatu ugari duten koko- edo palma-olioak izan baitaitezke. Arrautza duten produktuak (maionesa, opilak, bizkotxoa, kroketak, enpanadillak, arrautzaztatuak).