01
Osasun arazoak, banan-banan:
Hiperkolesterolemia (kolesterol altua)

Gomendio dietetikoak
- Pisu osasuntsua lortzea edo mantentzea, kaloria kopuru egoki baten bidez.
- Janariak hainbat hartualditan banatzea, elikadura zatikatuak odoleko lipido-mailan eragin positiboa baitu.
- Hauek mugatu behar dira:
- Organoak edo hondakinak: Gibela, giltzurrunak, garunak, etab.
- Itsaskiak: Txibiak eta izkirak.
- Haragikiak: Hestebete koipetsuak, foie gras eta pateak, saltxitxak eta hanburgesa komertzialak, etab.
- Gantz saturatuen eta kolesterolaren kontsumoa murriztea:
- Okelarik gihartsuenak aukeratu eta, prestatu aurretik, ikus daitekeen gantza kendu (ikus elikagai gomendatuen koadroa) eta haragi saldei edo hegazti hotzei koipea kendu.
- Astean lau errazio arrain gehiago jatea, eta arrain urdina maizago jaten saiatzea.
- Astean 4 arrautza ere egin daitezke (hiperkolesterolemia-mailaren arabera, eta inoiz ez gorringo bat baino gehiago egunean).
- Ondu platerak landare olioekin (oliba, ekilore), gurin edo margarinarekin egin beharrean.
- Okela gutxiago kontsumitzea, elikagai horietan proteina eta gantz saturatuen arteko lotura dela eta, eta landare-proteina gehiago hartzea, plater berean lekaleak eta zerealak konbinatuz (garbantzuak edo dilistak arrozarekin, pasta ilarrekin).
- Platerak prestatzea gero izozteko, eta, hala, aurrez prestatutako jakietara joan beharrik ez izatea, koipe gehiagorekin prestatuta egon baitaitezke.
- Gaur egun, merkatuan badira koipe eta kolesterol gutxi duten hainbat produktu (egiaztatu etiketak).
- Etxetik kanpo jaten bada, menuan entsaladak, hegaztiak edo arrainak parrillan aukeratu, frijituak edo gisatuak beharrean. Saltsak gehiegi ez eransteko, zatika zerbitzatzea eska daiteke, eta norberak gehitu.
- Zuntz eta antioxidatzaile naturalen kontsumoa handitzea:
- Egunean gutxienez 2 fruta-pieza hartzea, ahal dela azalarekin edo mamiarekin, eta zitriko bat sartzen saiatzea.
- Ahal dela, produktu integralak aukeratu: ogia, arroza, pasta...
- Lekale-kontsumoa astean hirutan handituz.
- Egunean gutxienez 2 barazki-anoa edo entsalada (gordinik edo egosita) hartuz.
- Ardoa edaten dutenek neurriz hartu beharko dute (egunean 2 baso ardo).
