Skip to main content
01

Los problemas de salud uno a uno:

Glutenarekiko intolerantzia

Intolerancia al gluten :: Erantzun dietetikoa

Erantzun dietetikoa

Gaixotasun honen tratamendua dietetikoa baino ez da, eta glutena duten zerealak eta horietatik abiatuta egindako produktuak kentzean datza. Ezinbestekoa da elikaduran gluten kopuru oso txikiak kentzea. Merkatuan prozesatutako elikagaietan glutena duten pikorretatik eratorritako emultsionatzaileak, lodigarriak eta bestelako gehigarriak erabiltzeak glutenik gabeko dieta zorrotz betetzea zaildu dezake.

Dietatik glutena kenduz gero, pertsonak nutrizio-egoera ona lortzen du zenbait aste edo hilabeteren buruan, eta sintomatologia desagertu egiten da.

Gaixotasunaren hasieran laktosarekiko intolerantzia iragankorra ager daiteke, eta, batzuetan, baita koipearekiko aldi baterako intolerantzia ere. Hasierako etapa horietan, laktosa eta gantza kontrolatu behar dira. Sintomak kontrolatutakoan, esnea eta esnekiak gehitu behar zaizkio dietari, progresiboki, eta gantz maila handitu egin daiteke, norberaren tolerantzia baloratuz.

Bestalde, beharrezkoa izango da osagaien artean glutena izan dezaketen elikagaien etiketak zuzen ezagutzea.