01
Osasun arazoak, banan-banan:
Kaseinarekiko alergia

Gomendio dietetikoak
- Elikadura askotarikoa eta orekatua izatea, hezurren eta hortzen osaeran parte hartzen duten mantenugaien gabeziarik ez dagoela ziurtatzeko.
- Norberaren tolerantzia beti kontuan hartzea, dieta gero eta askotarikoagoa eta osoagoa izan dadin.
- Ohiko elikaduran behi-esnearen ordezko onak diren elikagaiak sartzea, kaltzio-ekarpen handia dutelako: hezurrez jan daitezkeen arrainak (latako sardinak, antxoak...), lekaleak, fruitu lehorrak, soja eta haren eratorriak (esnea, tofua, postreak...).
- Sojazko esnea sar daiteke hainbat plateretan: kroketak, bexamela, barazki-kremak, askotariko saltsak, etxeko postreak, fruta-irabiakiak, etab.
- Gutxienez bi anoa soja-esne edo esneki sartu behar dira, kaltzio-behar organikoak asetzeko.
- Kaltzioa organismoan D bitamina kopuru nahikoa dagoenean baino ez da erabiltzen eta xurgatu egiten da. Bitamina hori arrautzan eta arrain urdinean dago.
- Likido ugari edan (gutxienez egunean 4 baso ur edo infusio, salda edo zuku... /informazio-gehixeago) gorputza ongi hidratatuta izateko.
- Oro har, diagnostiko goiztiarrak erraztu egiten du ondorengo tolerantzia; beraz, gomendagarria da 2 urtean behin esnea edo bestelako esnekiak pixkanaka eta kantitate txikitan sartzen saiatzea.
- Irakurri arretaz elikagaien etiketak, eta saihestu jatorria egiaztatu ezin zaien osagai eztabaidagarriak zerrendatzen dituztenak. Osagaiak etiketan agertzen ez direnean, fabrikatzailearekin harremanetan jarri behar da informazio osoa eskuratzeko.
