Skip to main content
01

Osasun arazoak, banan-banan:

Kaseinarekiko alergia

Alergia a la caseína :: Erantzun dietetikoa

Erantzun dietetikoa

Tratamendu dietetikoa egiteko, behi-esnea eta haren eratorriak beste prestakin batzuekin ordezten dira, hala nola landare-jatorriko proteinak dituzten esne-formulekin (soja-esnea, almendra-esnea...). Batzuetan, haurrek ondo jasaten dituzte kaseinazko prestakin hidrolizatuak, eta horiek ordezko onak dira gehienetan. Era berean, ahuntz-esnea eraginkorra da behi-esnearen ordezko gisa behi-esnearen proteinei alergia dieten haurretan.

Behi-esneari alergia dioten bularreko haurrak amagandiko edoskitzearekin soilik elikatu behar dira, eta amak esnerik eta esnekirik gabeko dieta egin beharko du, amagandiko esneari alergia izateagatik.

Bestalde, kontuan hartu behar da fabrikatzaile askok osagai alergenikoak izan ditzaketen eta azken produktuaren etiketan zehazten ez diren osagai landuak erabiltzen dituztela beren produktuak egiteko prozesuan.